PRIBATUTASUN-POLITIKA

Ikasjai 2019

2019ko maiatzaren 1ean eguneratua, V01.00 

 

Zure pribatutasuna babestea oso garrantzitsua da Izoria SLrentzat (hemendik aurrera, “Izoria”), eta gure politika korporatiboen helburu nagusietako bat da, gainera. Ikasjai 2019 aplikazioa Play&Go-k garatu du.

 

Tratamenduaren arduraduna

 

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, aplikazioa erabili bitartean, Play&Go da (IFK-zk.: B98934243; jakinarazpenetarako helbidea: Calle Serpis, 68, KP 46022 Valencia, Espainia; helbide elektronikoa: hola@playgoxp.com). Informazio gehiago nahi baduzu edo eskaera bat edo erreklamazio bat egin nahi baduzu, idatzi datuak babesteko gure ordezkariari helbide elektroniko honetara: hola@playgoxp.com.

 

Datu tratatuak

 

Tratatzen ditugun datuak zure gailuaren kokapenari buruzkoak dira, aplikazioak behar bezala funtziona dezan, eta zure izenari buruzkoak, zure avatarra pertsonalizatzeko; horrek ez du esan nahi, baina, beste baimenik eskatuko ez dizugunik zure gailuko multimediako elementuak erabiltzeko (esaterako, mikrofonoa, bozgorailua edo argazkiak eta bideoak egiteko kamera); gainera, behar izanez gero, zurekin harremanetan jartzeko datuak eskatuko dizkizugu, betiere aplikazioaren funtzionamenduarekin, eta haren dinamika, aukera eta funtzionaltasunekin loturiko gaietarako.

 

Tratamenduaren helburua

 

Aplikazioa, haren funtzionaltasunak, aukerak eta erabilerak kudeatu eta erabili ahal izateko tratatuko dira datuak; aplikazioak aukera ematen dio erabiltzaileari ibilaldi turistiko-kultural bat egiteko udalerrian, eta informazioa, jokoak, dinamikak eta zerbitzuak eskainiko dizkio erabiltzaileari, betiere aplikazioaren erabilerari eta haren kokapenari lotuak (geolokalizazioa). Aplikazioa instalatu eta erabili bitartean tratatuko dira zure datuak. Datuak aplikazioa (eta haren bertsio eguneratuak) erabiltzen duzun bitartean gordeko dira, salbu eta, edozein betebehar edo erantzukizun dela medio, legez aurreikusitako denbora baino luzeago gorde behar baldin badira.

 

Legitimazioa

 

Hau da zure datuak tratatzeko arrazoia: zuri aukera ematea eskaturiko aplikazioa erabiltzeko eta hari lotutako zerbitzu, aukera eta erabilerez baliatzeko, betiere kontuan hartuz zure eskaera eta baimena, eta haiekin loturiko interes legitimoak.

 

Adin txikikoak

 

14 urtetik gorakoentzat da aplikazioa. Gazteagoek deskargatu eta erabili ahal izateko, gurasoek edo tutoreek baimendu behar dute.

 

Datuak jakinaraztea

 

Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta legalki aurreikusitako kasuetan edo aplikazioaren zerbitzuak emateko, eta haren aukera, joko, dinamika, baliabide eta/edo funtzionalitateak erabiltzeko beharrezkoa denean, betiere aplikazioari dagokion testuinguruan. Hala dagokionean, eskatzen dituzun zerbitzuak (edo haiekin loturikoak) emateko beharrezkoak diren plataforma eta operadoreek tratatuko dituzte datuak; esaterako, alor honetako enpresek: telefonia, konektagarritasuna, ostatatzea, laguntza birtuala, aplikazioaren mantentze-lanak edo erabiltzeko laguntza… Enpresa horiek zuk eskaturiko zerbitzua emateko helburuarekin baino ezingo dituzte erabili zure datuak. Hirugarrenek kudeatutako informazio, zerbitzu, eduki eta aplikazioetarako estekak izan ditzake aplikazioak. Hirugarren horiek beren pribatutasun-politikei jarraituko diete, eta kontsultatu egin behar dituzu, zerbitzuak eskatu aurretik.

 

Eskubideak

 

Eskubidea duzu bertan behera uzteko edozein unetan zure datuak tratatzeko eman duzun baimena; eskubide hori baliatuz gero, ezingo dituzu erabili aplikazioaren zerbitzuak eta gainerako funtzioak. Halaber, zure datuak direla-eta legeak aitortzen dizkizun eskubideak balia ditzakezu; besteak beste, hauek: datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezeztatzeko, haien tratamendua mugatzeko, haien eramangarritasunerako eta haien aurka egiteko eskubidea. Horretarako, eskaera bat bidali behar duzu, zure NANaren kopia batekin batera, helbide honetara: mgvizoria@gmail.com. Horrek, hala ere, ez dio eragingo zure eskubideak defendatzeko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko duzun eskubideari.

 

Nazioarteko datu-transferentziak

 

Ez dugu egiten nazioarteko datu-transferentziarik.

 

Kontsultak eta eskaerak

 

Zalantzarik baldin baduzu edo eskaeraren bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan aurrez emandako helbideetara idatzita.

 

Eguneratzea

 

Pribatutasun-politika hau edozein unetan alda daiteke, batez ere une bakoitzean indarrean den legedira egokitzeko, gure egiten ditugun kode korporatibo edo jokabide-arauei jarraitzeko eta administrazioek pribatutasunaren inguruan ematen dituzten argibideei jarraitzeko; beraz, aplikazioaren erabiltzaileei gomendatzen diegu kontsultatu dezatela unean-unean, gerta litezkeen aldaketen berri izan dezaten.

 

© PLAY AND GO EXPERIENCE, SOCIEDAD LIMITADA 2018 ALL RIGHTS RESERVED